Kalitatezko garraio publiko bateratua aldarrikatzen dugu. Kalitatezkoa, dauden beharrak ase eta prezio ordaingarria izango duen zerbitzu egoki bat behar dugulako. Eta bateratua, sistema horrek Euskal Herri osoa aintzat hartu behar duelako. Gure herriaren bertebrazioa bermatu eta euskaldunon arteko lankidetza zein harremana sakonduz.