Euskal Herrian auzi honek dimentsio bikoitza hartzen du. Gure herrian gazteok politikoki parte hartzeagatik sistematikoki jazarri eta seinalatu izan gaituzte. Askatasun osoz parte hartzeko aukerak ukatu zaizkigu.

Hori horrela, eskubide zibil eta politikoak bermatzea funtsezko aldarrikapena da. Besteak beste, nekez lortuko dugulako beste aldarrikapen guztiak zabaldu eta horien alde borrokatzea eskubide zibil eta politiko ororen jabe ez garen bitartean.