Enpleguari dagokionez, berriz ere bi dira ezinbestean jorratu beharreko bideak. Alde batetik, burujabetza handiagoa behar dugu, eta bestetik, politika publikoak herri sektoreak zentroan jarriko dituen norabide sozialistakoak izan behar dira. Burujabetza gehiago gure behar eta baldintza propioetatik erantzuteko. Hain zuzen, Madrilek eta Parisek Euskal Herriko gehiengo sozialak galdegiten dituen urratsak oztopatu ez ditzaten. Horrela, norabide sozialistako enplegu politikak martxan jarri daitezen.

Finean, kapital metaketa aseezina beharrean, herri sektore eta zehazki gazteon bizitzak erdigunean egon daitezen. Bada, horren sintesi zuzena da orain urtebete Euskal Gehiengo Sindikalak zabaldutako soldata minimoaren aldeko borroka, Hego Euskal Herrian soldata minimoa propioki ezarri ahal izatekoa, eta hori gutxienez 1.500 €-koa izatea bilatzen duena.