Beharrezkoa da erregai fosilekiko dugun dependentzia jaistea. Norabide honetan diseinatuko diren baliabide publikoak behar ditugu beraz, garraio publikoa esaterako. Eta horrez gain, beharrezkoa da auzi hau eztabaideren erdigunera ekarri, eta naturaren eskubideen defentsa bultzatzea. Gazteok trantsizio erreal bat behar dugu, interes publikoan oinarritua eta gure zein naturaren biziraupen osasuntsua bermatuko dituena.

Nahitaez egin beharreko lana da eta urgentziaz egitekoa. Larrialdi klimatikoa oraina da eta erabakiak hartu behar ditugu gizarte moduan irtenbidea emateko, horretara bideratuz bai botere publikoa zein sen komunitarioa.