Euskal Herrian herri sektoreak zentroan izango dituen aterabide bati bide emateko tresna izan nahi du eskuartean duzun proposamenak. Bertan, Ernaitik Euskal Herriko gazte oro duintasunez bizi dadin ezinbestekotzat jotzen ditugun aferak jasotzen dira. Hain zuzen, bizi ditugun garai nahasietan beste aterabide bat existitzen dela irudikatzeko.
Horrela, gure konpromisoa adierazten dugu gazte oro duintasunez bizi dadin lanean jarraitzeko eta Euskal Herriaren askatasunerantz bidea egiteko, proposamen honetan jasotzen diren aldarrikapenei bide emateko.
Euskal Herrian urrats bat aurrera.