Euskal Herri luze zabalean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Alegia, euskaraz ikasi, azterketak egin, harremanak izateko eta lan egiteko eskubidea. Ez dugulako onartuko euskaldun izateagatik bigarren mailako herritar gisa agertu behar izatea. Era berean, euskararen aldeko borrokak ezinbestean euskal estatuaren eraikuntza beharrezkoa du.
Euskara erdigunean izango duten estatu egiturek baino ezin dute bermatu euskararen biziraupen eta erreprodukzioa. Hortaz, euskarak ere independentzia behar beharrezkoa du.