Hezkuntza sistema propioaren defentsa irmoa egiten dugu. Besteak beste, zer eta nola ikasi Euskal Herriaren burujabetza prozesuaren funtsezko aldagaietako bat delako. Nekez lortu dezakegu herri gisa gure garapen sozial eta nazionala muturreraino eramatea transmisio kultural, linguistiko eta intelektuala beste batzuen interesen araberakoa den bitartean. Bestetik, propioa ez ezik, ereduaren doakotasuna defendatzen dugu. Doakoa, hain zuzen, duina eta gazte ororentzat eskuragarria izan dadin.
Bizi ditugun garaiotan hezkuntza eredu propio eta doakoaren erdigunean jarri beharreko aferetako bat da. Batetik, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokaren funtsezko zutoinetako bat delako, eta bestetik, kapitalaren interesen erreprodukzioa zein bazterketa soziala eten eta gazte ororen eskubideak bermatzeko funtsezkoa delako.