Egun indarrean dagoen zaintza sistemaren erroko aldaketa bat beharrezkoa dugu. Horregatik, Euskal Herriko mugimendu feministaren aldarrikapenarekin bat egin eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzen dugu. Eredu publiko komunitarioak, zaintza lanen banaketa orekatu eta “berdinzale” bat bultzatu ez ezik, prekaritatearekin amaitu eta zaintza lanak duintasunez burutzeko ezinbesteko urratsa da.

Horrela, besterik baino ez dugu bizi dugun krisiari aurre egin ahal izango. Zaintza eredua patriarkatuarekin eta, hain zuzen, lanaren banaketa sexualarekin erabat lotutako afera da. Horregatik, sistema publiko komunitarioaren garapena, zaintza beharrei erantzuteko ez ezik, jendarte eraldaketarako akuilu izan behar da. Gure ustez beraz, zaintza sistema publiko komunitarioren aldeko borroka Euskal Estatu feministaren eraikuntzaren baitan kokatu behar dugu.