Burujabetzarena funtsezko aldarrikapena da Euskal Herriak bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubide osoa izan behar duelako. Euskal Herria nazio bat da eta beste edozein nazio gisa, bere eskubideak aitortu behar dizkiote. Gainera, hori gertatzen ez den bitartean Euskal Herriaren etorkizuna etengabe kolokan egongo da. Espainiar zein Frantziar estatuek ahaleginak egingo baitituzte mundua astintzen duten olatu nahasiek Euskal Herria irentsi dezaten.
Horregatik, garai honek eskatzen duen neurriko bultzada eragiteko Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borroka muturreraino eraman behar dugu. Gure herria bizi dadin kapitalismoaren eta honek sortzen duen miseriaren aurrean, alternatiba askatzaile eta bizigarri bat.